domingo, 14 de junio de 2009

"Año de nieves..." Zuriza eta Selva de Oza


Ba dirudi aurtengoa bezalako negu elurtsu batek, batzuen itxaropenak berpiztarazten dituela. Itxuraz hori da Ansoko bailaran gertatzen ari dena eta bertako politikariak Zuriza eta Linzako inguruetan ipar eski leku berri bat bultzatzeko asmotan azaldu dira udaberri honetan, bertan, Linza inguruan eta Zurizako Kanpinean dauden azpiegiturak aprobetxatu eta berrituz. Hemen jaso dezakezue proiektu honen oihartzuna. Momentuz ingurugiro azterketen tramiteetan dabiltza, paraje hauek Natura Parke kategoria jaso bai zuten duela bi urte.


Bestalde Selva de Ozan, aurtengo neguan, lehen kanpina zegoen lekuan, ipar eskia praktikatzeko plazerra dastatzeko aukera izan dute gutxi batzuk , horretarako prestatutako 7 kmko zirkuitu batean. Hemen ere bertakoek, iniziatiba hau bultzatu eta aurrerantzean mantentzeko asmotan azaldu dira. Informazio gehiago hemen.


Ikusi behar beste negu kaskar pare batek ez al dituzten proiektu hauek bertan bera kajoien batean uzten. Zaharrenak gogoratuko duzue, behar ba da, Bonabéko eski lekua.