sábado, 25 de julio de 2009

Andorrako mendietan eta Tourrean Astarloza txapeldunarekin

Jokin Sarasolak Andorra aldean familiarekin bizitakoak kontatzen dizkigu kronika honetan:


Lehenengo egunean Encampera joan ginen kanping batera. Handik bi egunetara mendian trabesia bat egitera joan ginen ("Camí de l'Ossa"). Bakoitzak bere motxila jantzi eta joan ginen. Hotel batek (Paris hotelak) antolatzen zuen ibilbide bat zen eta hasieran txartel bat eman ziguten ibilbideko leku batzutan zulagailu batekin zulatzeko.

Atera ginen egunean dena goruntz izan zen baina aldapa txikia izan zen eta 6 ordu eman genituen. Refugio libre batera iritsi ginen ("Refugi de l'Illa"). Hurrengo egunean hasieran aldapa gogorrean hasi ginen. Behin goran geundela izugarrizko ikuspegia zegoen (Pessons eta Alt del Griu tontorrak). Lepo batetik pasa ginen eta gero bi aukera zeuden: behera jeisten hasi edo bi tontor igo eta jeitsi. Lainoa sartzen ari zen eta laister euria egingo zuelakoan behera jeitsi ginen. Markak ez genituen ikusi baina bagenekien beheran zegoen laku batera joan behar zela eta, orduan, bidea asmatzen jeitsi ginen. Pixka bat galduta geunden baina azkenean bidea hartu eta refugio batean zerbait jatera gelditu ginen ("Refugi d'Ensagents"). Han geundela kazkabarra egiten hasi zen. Ordu erdi geroago euri gutxi egiten zuen eta atera egin ginen. Gero, herri baten ondotik igarotzen ari ginela txaparrada handi eta luze batek harrapatu gintuen. Azkenean iritsi ginen Encampera berriro ere. Bigarren egunean 7 ordu eta erdi egin genituen. Antolatzen zuen hotelera joan ginen eta kamixeta bat oparitu ziguten.


Mendia eta gero “Le Tour de France” ikustera Arkalisera joan ginen. Aldapa gogorra zen bizikletaz igotzeko eta asko kostatu zitzaigun baina goraino igo ginen. Gero txirrindulariak ikusi genituen pasatzen. Bukatu eta gero jeisten hasi ginen, baina onena, profesionalekin batera jeisten ginela. Hurrengo egunean Andorra la Vella-ra joan ginen bizikletaz eta Mikel Astarlozarekin argazki bat ateratzea lortu genuen.

Jokin

Argazkiak hemen ikusi ditzakezue.

2 comentarios:

  1. a ze inbidia jokin! oporrena eta baita mikelekin (Sarasola noski, ez Astarloza...) ateratako argazkiarena!jaja! nork esango zuen egun batzuetan tourreko etapa baten garailea izango genuela!

    oso ona artikulua, segi horrela!

    ondopasa geratzen den udara eguzkitsua

    ResponderEliminar
  2. Argazki polita hiru txapeldunena. Eta politak ere Jokinek kontatutakoa eta mendiko argazkiak.
    Besarkada handi bat penintsularen beste puntatik.

    ResponderEliminar