domingo, 23 de agosto de 2009

Entrenamendua Urbasan

Asteburuan estreinatu dugu taldeko entrenamenduen egutegia. Aurreko denboraldian bezala, bertako kanpineko aterpean pasa ditugu bi egun. Eguraldiaren laguntzarekin, (eguzkitsua eta agian zertxobait beroegia) Ameskoatako errepidean egin ditugu entrenamenduak, teknika ariketak, jokoak, martxa eta, nola ez, lasterketaren bat ere. Hauen artean borrokatuena azkenekoa izan da, pertsekuziokoa (denok kategoria berdina baino denboraren handicapak kontutan hartuta, adina eta rolleski motaren arabera), Xabi Gardeazabal izan da garaile, Josu Erki bigarren eta Mikel Sarasola hirugarren. Sari banaketa eta podiumak antolatzea ahaztu ba zaigu ere, zorionak hirurei.
Larunbata arratsaldean, Urbasa mendateko igoera izan genuen, bi taldetan bananduak, batek Olaztitik eta besteak mendate erditik gora egin zuen lana.
Partaideak hauek izan dira:
Jokin, Manu, Mikel, Leire, Javi, Xabi G., Maitane, Josu eta Xabi D. V.
Hurrengoa hemendik hilabetera Uztarrozen eta bitartean, ba dakizue, bakoitza bere aldetik entrenatzera.
Manu Vecino izan dugu argazkilari lanetan. Irudiak pasatzen dizkigun bezain laster erakutsiko ditugu.

1 comentario: