miércoles, 30 de diciembre de 2009

Mayencos lasterketako argazki batzuk

Aurrekoan esan genizuen Josuren bastoiarena ez zela zoritxar bakarra izan igandeko lasterketan. Luis Gardeazabalen argazkian ikusi dezakezuen bezala, Jokinek, azken metrotako esprintean erori ondoren, hantxe galdu zuen bere aurreneko garaipena jasotzeko aukera. Argazkilaria adi zegoen momentua bere kamerarekin jasotzeko (lan bikaina, Luis!). Zoritxar guztiak hauen neurrikoak izan daitezela!, hori da gure eskakizuna datorren urterako, bigarren postua ez da-eta batere txarra. Zorionak Jokin!

Luisen argazki gehiago hemen dauzkazue eta Lurdesenak hemen.

1 comentario:

  1. zorionak txapeldun!!! bigarren postuak lortzea ere oso zaila da!!

    ResponderEliminar