miércoles, 2 de diciembre de 2009

Pont d'Espagne

Beno, oraingoan bai, Rafaren baikortasuna alde batera utzita, uste dut dagoeneko ez dela inor geldituko eskiatuko dugula ukatu dezakeenik. Argazkian Plat du Cloteko kondizioak ikusita eta datozen egunetarako pronostikoei begira, suziria piztu dezakezu Lurdes (pospoloak Xabiri eskatu, baino kontuz, urduritasunarekin agian erre daiteke eta), denboraldiari irteera ofiziala emateko. Pont D’Espagnen ikusiko gara guztiok aste buru luze eta elurtsu honetan (batzuk lehenago joango omen dira materiala estreinatzera).

No hay comentarios:

Publicar un comentario