jueves, 4 de febrero de 2010

Marxa Beret 2010

Marxa Bereteko izen emateak Internet bitartez egiteko epea itxi denean, CVC Elkarteko 16 partaide dauzkagu bertan korritzeko prest:
Blanca Garay, Manu Elorza, Jokin Sarasola, Mikel Sarasola, Esti Artolozaga, Javi Vecino, Imanol Ormazabal, Iñaki Gorriño, Jon Garzia, Rafa Elorza, Patxi Sarasola, Teo Cacho, Imanol Aranburu, Xabi Del Val, Josu Erkizia eta Xabi Irizar.
Asteburuan, behar ba da, beste norbait apuntatu daiteke oraindik.

Eguraldiari dagokionez, nahasia iragartzen dute, elurra botatzeko arriskuarekin larunbatean, tenperaturak ez oso hotzak igande goizerako, irteera orduan -1ºC inguruan eta ostarteak (gaurko iragarpenean behintzat). Azken orduko elurte horiekin adi egon beharko dugu, eragin handia izan ditzakete eta argizariak aukeratzeko garaian (azken momentuko erabakia izan beharko da hau).
Han ikusiko gara guztiok lasterketa polit bat egiteko asmoarekin. Zorte on guztioi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario