miércoles, 2 de febrero de 2011

Marxa Beret 2011


Tradizioa eta partaidetza kontutan hartuta, Marxa Beret da Pirinioko iraupen eski lasterketa arrakastatsuena eta herrikoiena. Besteetan aditu eta zaletu petoak bakarrik ikusten diren bezala, honetan aldiz, partaideen gehiengoa eski lasterketetan urtean behin bakarrik dortsala zintzilikatzen dutenek  osatzen dute. Euskaldun askok hartzen dugu parte urtero eta gutxi batzuk beraien izena ere idatzi dute lasterketaren historian, azkenekoak Ioseba eta Imanol Rojo, Uzturreko bi anaiak eta Irungoko Maialen Lopezek, hirurak, Estatu mailan puntako eskiatzailea izan nahi duenak derrigorrez jaso behar duen garaipena lortuz. Han izango dira aurten ere, eta beraien atzetik euskaldun tropel ederra ahiei animoak eskaintzen gure lasterketa osatzen dugun bitartean. Horien artean CVCEko hainbat bazkide ere izango gara. Datozen egunetako azken orduko izen emateen zain, hauek izango gara Bereteko irteeran:

Peru Larrañaga, Nati Rementeria, Jokin Sarasola, Mikel Sarasola, Esti Artolozaga, Manu Elorza, Oier Ibergallartu, Mikel Ibergallartu, Amaia Etxarri, Blanca Garay, Xabier Albistur, Imanol Ormazabal, Elixane Ormazabal, Patxi Sarasola, Dani Bermejo, Xabier Gardeazabal, Iñaki Gorriño, Imanol Aranburu, Teo Cacho,  Xabier Del Val, Rafa Elorza, Josu Erkizia, Higinio De Bernardo eta  Luis Ibergallartu.

Zorte on guztiei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario