Joan den ostiralean ospatu genuen Vasco de Camping Elkarteko
eski taldearen denboraldi bukaerako
afaria, urtero bezala. Gustura afaldu eta berriketa ugarien ondoren Lurdesek
oroitzapen moduan argazki bat jaso zuen lekukoen sinadurekin, Estiren eskutik,
talde osoaren izenean. Urte hauetan egindako lanarengatik, ordu asko izan dira
klubean, bidai asko elurretara eta denbora asko arrastoaren ondoan laguntza
eskaintzen ekipoko lasterkariei. Ala ere, berak esan zuen bezala, hau ez da
agur bat. Bera ezagututa ez da zaila sinestea jo eta ke jarraituko duela lanean
iraupen eskiaren barruan.
Orain, datorren denboraldia prestatzeko garaia da. Aurretik, udako programazioa bertan
daukagu Rolleski Ligarekin, maiatzaren 26an hasita Uharteko lasterketan. Atzo
izan genuen taldearen udako bilera eta bertan hainbat erabaki hartu genituen
datozen hilabeteei begira. Guztien berri jasoko duzue email bitartez.
Ikusiko gara, lagunak!