viernes, 11 de mayo de 2012

Denboraldi amaierako afaria


 
Joan den ostiralean ospatu genuen Vasco de Camping Elkarteko eski taldearen  denboraldi bukaerako afaria, urtero bezala. Gustura afaldu eta berriketa ugarien ondoren Lurdesek oroitzapen moduan argazki bat jaso zuen lekukoen sinadurekin, Estiren eskutik, talde osoaren izenean. Urte hauetan egindako lanarengatik, ordu asko izan dira klubean, bidai asko elurretara eta denbora asko arrastoaren ondoan laguntza eskaintzen ekipoko lasterkariei. Ala ere, berak esan zuen bezala, hau ez da agur bat. Bera ezagututa ez da zaila sinestea jo eta ke jarraituko duela lanean iraupen eskiaren barruan.


Orain, datorren denboraldia prestatzeko garaia da. Aurretik, udako programazioa bertan daukagu Rolleski Ligarekin, maiatzaren 26an hasita Uharteko lasterketan. Atzo izan genuen taldearen udako bilera eta bertan hainbat erabaki hartu genituen datozen hilabeteei begira. Guztien berri jasoko duzue email bitartez.

Ikusiko gara, lagunak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario