domingo, 7 de octubre de 2012

Urgull-era III. Igoera




Joan den aste-bukaeran hirugarren aldiz ospatu zen Donostiako hirian bertan Urgull-eko rolleski igoera, Euskal Federazioak antolatuta. Josu Erkizia (CVCE) eta Henar Etxeberria (Uharte) absolutuetan, eta Imanol Ciriza eta Ane Gorostegi gazteenetan izan ziren irabazle aurtengoan.

Betiko korrikalariak (eta "teknikariak"ere) bertaratu ginen, giro alaiana eta lehian ibiltzeko gogoekin, eta zeru lainhotsu baina haize beroko arratsaldea topatu genuen paseo berrian elkartzen hasi ginenean. Handi eta txiki, azkar asko hasi ziren batzuk mendian gora gorputza berotzen, pista ezagutzen eta taktika egokienak pentsatzen. Animatuenak hainbat alditan egin zuten gora, eta naiz eta bide ez oso luzea izan (920metro katogoria absolutuentzat eta 700m txikientzat) %20-ko maldek izerdi patsetan utzi gintuzten gehienoi.



Lau eta erdietan, irteera lerroan, lehen lasterkariak gora egin zuen, eta banaka-banaka joan ginen besteok nor baino gehiagoan mugara bidean. Lehen manga izan zen hura, eta behin denok bukatu genuenean, bigarren irteera egitera abiatu ginen berriz behera. Ordu laurden luzea itxoiten egon ondoren, bigarren irteerari hasiera emateko jarri ginen lerroan berriz ere, baina oraingoan, ia binaka eta hirunaka ere. Izan ere, oraingoan aurreko igoerako denboraren arabera aterako ginenez, denbora tarte estu estuak egon ziren bat eta bestearen artean.

Lehen igoeran Josu Erkizia azkarrena izanik (eta nolakoa, hurrengoa lasterkariari ia minutu erdia atera baitzion), aurrena ateratzea egokitu zitzaion. Zoritxarrez, arazo tekniko baten erruz, irteera nulua adierazi zen, baina Josu hain azkar atera zen non ia-ia bistaz galdu genuen gure garrasiak entzun izan ez balitu. Bigarrenean bai, irteera ondo egitea lortu zen, eta ia kilometro batetako sprint batean igo ginen denok. Erorketa bat edo beste kenduta, lasterketa garbia izan zen atzokoa, eta sari banaketa egin aurretik, kriston merendola ospatu genuen helmuga ondoan.
Eskertzekoa beti bezela ikusleen animoak, eta argazkilarien lan trebeak, ea berehala jar ditzakegun hauen lan politak.
Atzoko sailkapenak hemen dituzue: sailkapenak

Aste honetan Aran Roller ospatuko da Katalunian, eta ligako hurrengo lasterketa Hernialdekoa izango da, bi aste barru hain zuzen. Zorte on joango zaretenoi, beraz!!

Xabi Gardeazabal

No hay comentarios:

Publicar un comentario