sábado, 16 de febrero de 2013

Peña Guara Laser Biatloia























Aste buru honetan Huescako Peña Guara taldeak hainbat ekitaldi antolatzen ditu Le Somporten. Inauteriak direla eta, guztia jai giroan ospatu ahal izaten da. Larunbatean txikien lasterketa eta laser biatloia antolatzen dute goizez eta gaueko esprinta arratsaldean. Igandean lasterketa nagusia izaten da "Trofeo Ciudad de Huesca" izenekoa 20 eta 7 kmko lasterketak, aurten skating estiloan.

Gaur goizean han izan gara Vasco de Camping Elkarteko eskiatzaile taldetxo bat biatloian parte hartzen eta emaitzak ezin hobeak izan dira gure taldekideentzat, Olatz Esnaola (Inf2) eta Manu Elorza (Cad) irabazle izan dira, Jokin Sarasola (Inf2) bigarren eta Manex Garay (Cad) hirugarren. Lagun gehiago ere ikusi ditugu bertan, Mikel Irizar (cad) bigarren , Jone (Cad) eta Naia Saez (Inf1) ahizpa eibartarrak, biak irabazle ere. Zorionak guztiei.

Bihar goizean lasterketa nagusian izango dugu hitzordua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario