jueves, 4 de abril de 2013

Denboraldiko azken lasterketa, Naut Aran


Aste buru honetan denboraldia bukatzeko Naut Aran lasterketa egin zen Bereten. CVCEko partaideak Mikel, Josu eta Patxi izan ziren. Nik ordea, ezin izan nuen parte hartu behatza puskatua daukatelako. Alpino Uzturretik, Mikel eta Olaia Plazasek, hartu zuten parte lasterketa motxean, eta baita haien aitak, Txikik ere, azken honek lasterketa luzean. Han ikusi genituen ere Irizardarrak, familia osoa, eta ezagun gehiago ere ikusi genituen, besteak beste Irati Izagirre.

Zaila zegoen argizarien kontua; hau horrela, Josuk Rafaren Zero eskiak erabili zituen (iletxoak dituenak, argizarien beharrik ez dituzte). Aukera ona berea, oso heuste ona zutelako. Gainontzekoek ordea, arazoak izan zituzten argizariekin, eta horrek asko baldintzatu zuen lasterketa, igoeretan larri pasa zutelako Mikel eta Patxik.

17kmko lasterketan Josuk arazorik gabe irabazi zuen, eta aitak eta anaiak ere, ez irabazi arren oso karrrera txukunak egin zituzten, gozatua hartuz. 7kmko lasterketan Garazi bigarren geratu zen Infantil II kategorian, zorionak berari ere!

Zorionak Josu, egindako denboraldiagatik!!


Jokin Sarasola

2 comentarios:

  1. Ze demontre Jokin! Zurekin serio hitz egin beharko dut, nola da posible Josuren sekretua guztiei kontatzea?
    Jejeje, ederki, zaindu zure behatza, txapeldun!!!

    ResponderEliminar
  2. Oso ona Jolin. Hi kazetari!
    txikiplazas

    ResponderEliminar