viernes, 29 de noviembre de 2013

II Jornadas de Esquí de Fondo

Iniciamos hoy las II Jornadas de esquí de fondo del CVCE con la presentación de la exposición "Esquí ideal, esquí de fondo" de fotografía y material, a las 19h en el Club. Además, tendremos oportunidad de ver un montaje con varios documentales sobre el esquí de fondo de los 60 y terminaremos con un lunch.

Cartel expo ligero

miércoles, 13 de noviembre de 2013

Urdaburuko rolleski lasterketa eta Rollski liga amaiera

Iritsi da urtero mododuan elurrean pentsatzeko sasoia, liburuan atal berri bat idazteko garaia, baina honekin hasi baino lehen, aurreko orriei amaiera ere eman behar diegu, hain zuzen Urdaburuko roleski lasterketa eta honek dakarren Ligaren amaiera. 


Aste bukaera honetan ospatu da Oiartzungo bidegorrian urdaburu antolatzen duen Rolesi lasterketa, Mamuteko merkatal gunetik hasi eta arditurriraino iristen den lasterketa laua. Aurten ere, garailea taldekoa izan da, Beñat irizar izan da txapelduna, honekin batera Ligako sailkapen orokorra berea egin duelarik, bai bere kategoriakoa eta baita orokorrekoa! Zorionak Beñat!! bigarren postuan Uharteko Unai Sanz Izan zen eta podiuma itxiz Irungo Maialen Lopez izan zen, irabazlearen oso gertu. Laugarren postuan Alex Razin sartu zen, hirugarren mutila hain zuzen. Nesken sailkapenean, esan bezela txapelduna Maialen izan zen, eta bere atzetik azkarrena Arango Lydia Iglesias eta Uharteko Henar Etxeberria gazteak izan ziren.



Ligari dagokionez, honenbestez Beñat izan degu autengo txapelduna sailkapen nagusian, benetan irabazita duen saria, lasterketa guztietan parte hartzeaz gain, gehienetan oso lehiakorra ere izan delarik. Bigarren postuan, gogor borrokatu duen Txomin Eskarmendi sailkatu da, lasterketa gehienetan ere oso indartsu ibili delarik eta hirugarren postuan ni sailkatu naiz. Nesketan txapeldun nagusia Maialen Lopez izan da, lasterketa guztietan garaipena lortu ondoren; bigarren postuan Josune Labiano sailkatu zen eta hirugarrenean bere uharteko taldekide Uxue Loizu.


Argazkiak eta sailkapenak Urdaburu mendizale elkartea ren web orrian daude!!

Zorionak parte hartzaile guztiei!!

josuerki