domingo, 28 de septiembre de 2014

2014ko Artikutzako Igoera


Atzo ospatu zen bederatzigarren aldiz Artikutzako Roleski igoera, esan bezala, dagoeneko bideratzi dira ospatu diren ekitaldiak, eta urte askoz iraun dezala!

Diotenez, Artikutzako herrixkan hiru egunetik behin euria egiten du, beste behin lainhoturik dago eta, hirugarren egunean eguraldi polita ager daiteke, batazbeste; azken urte hauetan, badirudi opari moduan, lasterketako antolatzaileek ere eskatutako eguraldia izan dutela, eta atzokoan ere lasterkarientzat egun aproposa izan zen, lurra lehor lehor zegoelako.






Beti bezala, arratsaldeko lauak jo bezain laster, nagusien lasterketa hasi zen Artikutzako herritxotik, eta 4km inguruko malda gogorrak egin behar izan genituen parte hartzaileek. Lasterketa hasi bezain pronto, Rojo anaiek hartu zuten aurre, gainontzekoengandik tartea piskanaka zabalduz. Ondoren, eta atzerago, ni neu, bakardadean ibili nintzen, naiz eta atzean gogor uharteko Alex Razkin eta Xabier Macías zentozen. Nesketan ere, lasterketa halakoxea izan zen, lehen hiru sailkatuen artean tartetxoan politak zirelarik. Aurreko urtean bezalaxe garaile Maialen López izan zen, Uharteko Uxue Loizu eta Henar Etxeberriaren aurretik. 


Aipatu, gizonezkoetan Imanolek igoerako errekor berria egin zuela, denbora 20:00.03 an gelditzen, eta iosebak ere aurreko urteetako markak jaitsi zituen, bere anaiak baino 15 segundo beranduago iritsi arren. Hirugarren postuan ni iritsi nintzen, lehenengo hauen atzetik, hurrun. Nesketan ere, ez zen aldaketarik izan hasi eta bukatu artean, eta oraingoan galtzaile Arango Lydia iglesias izan zen, materialarekin arazoak izan zituelarik. 


Behetik hasi ziren kadeteen artean azkarrena, eta tarte handiarekin Alpinoko Mikel plazas izan zen, 24 minutuko igoera eginez, eta nesketan ordea Uharteko Edurne Garaioa izan zen garailea. Gazteetan ordea, kilometro eta erdiko igoera zeukaten, aldapa handiak bukatu ondoren bainan lurra zimurra dagoen zati horretan dabiltzanak hain zuzen. Nesketan irabazlea, ANEC- eko María Iglesias izan zen, azkarra benetan bere igoera, eta baita Nahia saenzena ere. Gizonezkoetan garailea Julen Chacón izan zen. 


Urtero bezala, lasterketa bukatu ondoren, sekulako afari-merienda jan ostean, eta hitz eta pitz ibili ondoren, saribanaketa eta etxera. Arratsalde polita benetan atzokoa! 


Hemen dituzue Artikutzako sailkapenak.

Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik!

Josu

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada