sábado, 1 de noviembre de 2014

Aste bukaera Val d´Azunen


Kaixo!


Pasa den asteburuan, urriaren 25 eta 26, Val d' Azunen izan gara. Bertan, karrera batean parte hartzeko aukera izan genuen eta aipatu behar da gure emaitzak oso onak izan zirela. Karrera amaituta, hamaiketako ederra eman ziguten goran, merezita!









Hura bukatzean gure Gitera joan ginen, afaldu eta buelta bat eman genuen herritik zehar.




 Hurrengo goizean Soulourren zen gure entrenamendua, bastoiak hartu eta korrika atera ginen mendian barrena hogei kilometroz. Horrelako paisaiak ez dira edozein tokitan aurkitzen eta benetan  merezi du. 







Arratsaldean teknika klaseak izan genituen rollerrekin, hura amaituta kotxea hartu eta donostialdera atera ginen. Nire lehenengo asteburua izan da taldearekin eta benetan oso gustura egon naizela eta irrikitan nago beste irteera bat egiteko. Neska bakarra izan naiz eta beldurtuta joan nintzen baina egia esan laister izan sentitu nintzen taldekide. Oso dibertigarria izan da eta par asko egin dugu.

Ane Gorostegi













No hay comentarios:

Publicar un comentario